Proiekzioa/Solasaldia. Emakume italiar migratzaileen istoriak
2025/02/28 18:30 - 21:00
KM Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako dokumental aurkezpena eta solasaldia:
Storie di donne italiane che emigrano
Emakume italiar migratzaileen istoriak
Sotto nuovi cieli (2024)
Italia utzi eta Espainiako lurraldean bizi-ziklo berri bat hastea erabaki zuten emakumeei buruzko dokumentala
Pietro David Jona-Lasinio-k zuzendua
Gabriella Lanzilli-k eta Com.It.Es-ek ekoiztua
Dokumental honetan eta ondoren izango den mahai-inguruan, Italiatik Iberiar penintsulara emigratu duten emakume italiarren testigantzak hausnarketarako gune bat irekitzen du, non gai hauek azaleratzen diren: jatorrizko herrialdearekiko eta hizkuntzarekiko harremana, bi herrialderen artean bizitako alteritatea eta "atzerritar" izaera, ezagunaren eta ezezagunaren arteko muga, galeraren zentzua eta dueluen lanketa, Italiatik Euskadirako emakumeen emigrazioaren baldintza espezifikoa...
Partaideak: Gabriella Lanzilli, Pietro David Jona-Lasinio
Moderatzailea: Marina de Franceschi (Italia Txiki Elkartea)
(Hizkutza: dokumentala JBGA, solasaldia gaztelaniaz)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK