Hitzaldia. Odisea. Homero, Aritz Gorrotxategi, Eli Tolaretxipi
2025/03/31 19:00 - 21:00
Ateneo Guipuzcoanok antolatutako hitzaldia:
Odisea. Homero
Duela gutxi argitaratu da Odisearen euskarazko bertsioa, neurtitzetan itzulia. Homeroren poema luzeak gizakiaren dimentsio historiko eta aldakorra ematen digu, batetik, eta, bestetik, haren azpiko mami aldaezina. Bestela esanda, Homeroren irakurketak agerian uzten du zenbateraino aldatu garen, eta zenbateraino ez garen batere aldatu. Itzulera baten istorioa ere bada, itzulera ia guztiak bezala, gazi-gozoa. Denborak bidegurutzeak eta zauriak irekitzen baitut guztion baitan.
Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) askotariko generotan murgildu da, eta idazle eta artikulugile ibilbide oparoa osatu du. Prosan, harenak dira, esaterako, Kearen truke, Axola ez duenean eta Koldar hutsa zara eleberriak. Ipuingintzan, berriz, Egurra Pinotxori, Zer egingo dugu orain opariekin? edota Ahazten diren gauzak ipuin-bildumak aipa daitezke. Poesiari dagokionez, besteak beste, Zaldi hustuak, Hariaz beste, Amua eta Uda betea poema-liburuak argitaratu ditu. Poesian bitan jaso du Kritikaren Saria. Pentsamendua eta Poesia jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere.
Eli Tolaretxipi (Donostia, 1962). Poeta, itzultzaile eta irakaslea da. Bere azken lanak Clapotis (Trea, 2022) eta Ojo suelto (Gato encerrado, 2023) dira. Itzlulitako poeten artean aipatzekoak dira Tess Gallagher eta Menna Elfyn. Itzultzaile gisa egin duen azken lana Odessa dantzan, Ilya Kaminskiren poesia bilduma (Balea Zuria, 2023). Gipuzkoako Ateneoko "La espiral" poesia tertuliaren antolatzailea da.
Partaideak: Aritz Gorrotxategi, Eli Tolaretxipi.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK