Eduki publikatzailea

Crossover. Baipasa zuzenean

2025/03/26 17:00 - 18:00

KM Kulturuneak eta Kultur Factory-k antolatutako irrati saioa, Crossover jaialdiaren barruan:

Baipasa zuzenean

Euskadi Irratiko Baipasa magazina Crossover jaialdira itzuliko da, astero ikus-entzunezkoen gaurkotasunera hurbiltzen den “Zer ikusi” atalarekin. Oraingo honetan, telesailen kontsumoari buruzko eztabaida amaigabea izango du hizpide: hobe da maratoiak egitea ala telesailak astero ikustea?

Denboraldiko atal guztiak aldi berean estreinatzea ohikoa zela zirudienean, telesail asko asteko emisio tradizionalaren formatura itzuli dira, zer nahiago duzu zuk?

Partaideak: Gaizka Izagirre, Eider Saez, Ibai Zabala; Olaia Urtiaga.

(Hizkuntza: euskara)

Crossover. <i>Baipasa</i> zuzenean

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK