Eduki publikatzailea

Errezitaldia. Julia Lasagabaster

2025/05/23 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren barruan:

Julia Lasagabaster

Aurrerantzean gogoan hartzeko moduko izen bat da. Poesia soil eta zuzena da berea, aurrez aurre hitz egingo dizuna. Erraz ikusiko duzu zeure burua bertan islatuta. Nork ez du inoiz bere burua berregiteko beharra sentitu? Julia gai da bere larrutik besteren larruan jartzeko; inoiz ilusioak zapuztu zaizkien horien larruan eta asmotan dutena lortzeko lozorrotik esnatzearekin amestu izan duten horien larruan.  (Ángela Serna)
 
Itxura batean, Julia Lasagabaster prest dago bere lehen poema bildumarekin muga guztiak hausteko, eta, koloreak eta hitzak ikur hartuta, bihotz zabalik egin du salto sentimenduen iraultza honetara, erresistentzia guztiei aurre egiteraino. (Jesús Rodríguez Cabañes)

Julia Lasagabaster, 1965 Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Irakasle gisa lan egiten du, eta idatzizko adierazpena eta adierazpen plastikoa lantzen ditu hainbat teknikaren bidez; horien artean poesia, grabatua eta artista liburua nabarmentzen dira. Erakusketetan eta errezitaldietan parte hartzen du, eta poesia topaketak antolatzen ditu Gipuzkoako Arte Elkartean. La revolución dormida poema liburua argitaratu zuen Lupi argitaletxearen eskutik. Komunikabideetan eta sare sozialetan maiz sortzen eta argitaratzen jarraitzen du.

Partaideak: Julia Lasagabaster; Pedro Roque Cobo (biolina).

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK