Eduki publikatzailea

Solasaldia. Música y producción: trayectoria con El Deseo, E. García, A. Iglesias

2025/06/17 19:00 - 20:30

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:

Música y producción: trayectoria con El Deseo

Esther García ekoizlea eta Alberto Iglesias konpositorea solasean ariko dira Pedro Almodóvarrek El Deseo ekoiztetxearen bidez zuzendutako proiektu ugaritan izan duten parte-hartze luze eta emankorrari buruz. Bi profesional horiek La habitación de al lado / The Room Next Door filmean aritu dira lankidetzan azkenekoz, aurtengo Donostia Sariaren (Almodóvarri emana) emanaldi berezia izan den pelikulan, hain justu.

Partaideak: Esther García, Alberto Iglesias; Aranzazu Calleja.

(Hizkuntza: gaztelania; euskaraz entzuteko itzulpenarekin)

Areto nagusia

Agenda KMK