Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Gipuzkoar olagizonak eta burdinola jabeak Nafarroan Aro berrian zehar, M. Lizarraga

2025/06/18 19:00 - 20:30

KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren pasarte ezezagunak zikloaren barruan:

Gipuzkoar olagizonak eta burdinola jabeak Nafarroan Aro Berrian zehar

Nafar burdinolek XIV. mendeko eraikuntza baimenetatik horien desagerperaino errepikatu zen ezaugarri bat izan zuten: gipuzkoarren erabateko presentzia. Ageriko papera izan zuten burdinolen jabetzan eta finantzaketan, baina baita maiztertzan, langile espezializatu, garraiolari eta bestelako ofizioetan ere. Batez ere, XVI. mendeko 80ko hamarkada bitarte iraun zuten jabegoarekin, salbuespenak-salbuespen, eta, ondoren, errentan eta merkataritza lanetan jarraitu zuten. Lotura hauskaitza sortzen da, beraz, nafar eta gipuzkoar burdingintzaren ikerketan.

Malen Lizarraga Olano (Leitza, Nafarroa). Historiako Gradua (UPV/EHU), Irakaslego Masterra (UPNA), Arkeologia Masterra (UGR). Tesia depositatzeko prozesuan: “Nafarroako burdinolak eta burdingintza XVI. mendetik XVIII. mendearen erdialdera arte. Kantauri isurialdeko burdin ekoizpenaren bilakaera”. Hainbat indusketetan parte hartua eta zenbait argitalpen, artean: “La presencia guipuzcoana en la siderometalurgia navarra durante la Edad Moderna” (2023); “Nafarroako burdinaren komertzializazioa globalizazio goiztiarraren testuinguruan”(2023); "Urdazubiko San Salbatore premontretar monasterioa: burdingintza gune Behe Erdi Arotik XIX. mende arte" (2025).

Partaideak: Malen Lizarraga Olano; Beñat Eguíluz Miranda.

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK