Emanaldia. Gipuzkoa 1000 urte, gurekin!
2025/06/24 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak antolatutako emanaldia:
Gipuzkoa 1000 urte, gurekin!
Mihise zuri batean bezala, olerkariak, musikariak, bertsolariak, esploratzear dagoen lurralde ezezagunean barneratuko gaituzte, eta apurka-apurka, bertsoez, kontuez, musikaz itxuratzen joango dira "Gipuzkoa 1000 urte, gurekin!" ikuskizuna. Hala, iraganetik hona, gure probintziak, Gipuzkoak, izan duen bilakaeraren berri emango digute, modu atsegin eta bereziz, hitzaz, doinuez zein bertsoez baliatuz.
Partaideak: Pello Ramirez, Andoni Egaña, Andoni Salamero
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK