Eduki publikatzailea

Klubak. Irakurketa klubeko saioa: Maddi y las fronteras

2025/06/11 18:30 - 20:00

Zikloaren bigarren irakurketa kluba, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak bultzatutako "Klubak" programaren barruan:

Maddi y las fronteras, Edurne Portela

Maddi y las fronteras Maria Josefa Sansberroren istorioa da. Maddi 1895ean jaio zen Oiartzunen, eta 30eko hamarkadan oso ezaguna zen hotel bat kudeatu zuen, Larrun mendiaren magalean. Emakume honi buruzko dokumentu historikoak jaso ondoren, Edurne Portelak Maddiren bizipenak kontatzen dituen eleberri bat idaztea erabakitzen du.

Portelak Maddi aurkezten digu, kontraesanez beteriko emakumea: kontrabandista eta mugalaria, katoliko sutsua eta dibortziatua, seme-alabarik gabeko emakumea eta ama, nazien zerbitzaria eta Erresistentziaren agentea. Portelak, 1944an Sachsenhausengo kontzentrazio-esparruan hil zen Maddiren bizitza berreraiki du. Idazleak emakume honen konplexutasuna eta paradoxak erakusten ditu, istorioan zehar gertaera dokumentatuak eta irudimen narratiboa nahasiz.

Dinamizatzailea: Ander Izagirre.

(Hizkuntza: gaztelania)

Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa (agortuta)

Saioa KMK Liburutegian izango da:
Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zenbakian

Biblioteca

Donostia

Agenda KMK