Eduki publikatzailea

Klubak. Edurne Portela eta Ignacio Mendiola solasean

2025/06/25 18:30 - 20:00

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak bultzatutako Klubak programaren lehen zikloaren amaierako solasaldia:

Vidas atravesadas por la frontera

Ander Izagirrek gidatutako elkarrizketa honetan, Edurne Portelak eta Ignacio Mendiolak lurraldearekin, mugekin eta bertan gertatzen diren bizitzekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituzte.

Edurne Portela (Santurtzi, 1974). saio-idazlea eta eleberrigilea, Historian lizentziatu zen (Nafarroako Unibertsitatea). Geroago, Literatura Hispanikoetan doktoratu zen Ipar Karolinako Unibertsitatean, Chapel Hill-en (Estatu Batuak). Pennsylvania-ko Lehigh Unibertsitatean literaturako irakasle titularra izan da 2015era arte. 2016an El eco de los disparos: cultura y memoria de la violencia saiakera argitaratu zuen eta 2017an bere lehen eleberria: Mejor la ausencia. Horren ondoren Formas de estar lejos edo Los ojos cerrados idatzi zituen.

Ignacio Mendiola (Santurtzi, 1970). Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko irakaslea izan da 1999 urtetik. Bere ikerketa-ildoak biopolitikaren eta nekropolitikaren analisian oinarritzen dira. Beste lanen artean hurrengo hauek argitaratu ditu: Elogio de la mentira. En torno a una sociología de la mendacidad, Habitar lo habitable. La práctica político-punitiva de la tortura, El poder y la caza de personas. Frontera, seguridad y necropolítica edo La danza de las luciérnagas. Vivir, pasar y morir en la frontera del Bidasoa.

Partaideak: Edurne Portela, Ignacio Mendiola.
Dinamizatzailea: Ander Izagirre.

(Hizkuntza: gaztelania)

Sarrera librea edukiera bete arte

Saioa KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko klaustroan izango da
(sarrera Gaztelubide kaletik)

Donostia

Agenda KMK