Klubak. Irakurketa klubeko saioa: Berbelitzen hiztegia, Anjel Lertxundi
2025/07/16 18:30 - 20:00
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako irakurketa "Klubak" programaren barruan:
Berbelitzen hiztegia, Anjel Lertxundi
Saiakera eta fikzioa nahasten dituen liburu honetan, Berbelitz (berba, ele eta hitz-en batura) itzultzailea dugu protagonista. Gaztetatik euskarara itzuli dituen beste hizkuntzetako obrak pilatzen joan zaizkio baina, ba al dago apuntu horien guztien artean fundamentuzko ezer? Zalantza hori duela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetatan gordetako testu horiek guztiak eta, honek, Berbelitzek urtetan pilatutako idazkiak hiztegi itxurako batean atontzen ditu.
Dinamizatzailea: Uxue Alberdi.
(Hizkuntza: euskara)
Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa
Saioa KMK Liburutegian izango da, Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16

Biblioteca
Donostia
Agenda KMK