Eduki publikatzailea

Antiqva. Sueños y visiones de poder en la Roma imperial..., Mª Victoria Escribano.

2025/11/26 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia, Antzinari buruzko XXXII. Antiqva Jardunaldien barruan:

Adi egon: orakuluak antzinako munduan.
Sueños y visiones de poder en la Roma imperial: los ensueños de Constantino (306-337).

Erroma inperialeko literaturan, ugariak dira ospetsu loti eta ameslarien bihozkada onirikoak kontatzen dituzten testuak. Zerrenda luze batek (Eneasekin eta Eszipion Afrikarrarekin hasi, eta Augusto eta Konstantinoraino) hiriaren jatorri mitikoak Kristau Inperioaren hasierarekin lotzen ditu. Hitzaldian, Konstantinoren amets eta inspirazio jainkotiarrak eta horiek testuinguru politiko kritikoekin duten lotura jasotzen dituzten testuak landuko dira, baita bere plan estrategiko eta dinastikoak ere.

María Victoria Escribano Paño Antzinaroko Historiako katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean eta Antzinaro Berantiarreko alderdi instituzional, politiko eta erlijiosoetan aditua, bereziki Kristo ondorengo IV. eta V. mendeetako boterearen, legearen eta erlijioaren arteko harremanean. I+G+b Plan Nazionaleko proiektuetako ikertzaile nagusia izan da 1991tik aurrera, etenik gabe, eta nazioarteko talde bat zuzentzen du. 150 argitalpen baino gehiago argitaratu ditu ospe handiko aldizkari eta argitaletxeetan, Antzinaroko boterearen eta erlijioaren arteko erlazioei buruz, eta Perugiako "Accademia Romanistica Costantiniana" Comitato del Centro di Ricercako kidea da.

Partaideak: María Victoria Escribano Paño; Javier Mina Astiz.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Azaroak 24ko ekitaldia kontsultatu

Azaroak 25eko ekitaldia kontsultatu

Antiqva. <i>Sueños y visiones de poder en la Roma imperial...</i>, Mª Victoria Escribano.

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK