Eduki publikatzailea

Solasaldia. Adimen artifiziala ezinegonaren aurrean.

2026/04/28 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:

Adimen artifiziala ezinegonaren aurrean

Osasun mentalaren arloan, adimen artifizialaren erabilera kezkagarria da sarritan; kontsolamendua bilatzeko eta bakardadeari aurre egiteko baliabide bihurtu da askorentzat. Teknologia eta filosofia arloetatik abiatuko dira hizlariak AAz mintzatzeko.

Eduardo Apodaka Filosofian lizentziatu zen eta Soziologian doktoratu, EHUn. Bertan egiten du lan Gizarte Psikologia sailean. Ikertzaile ibilbidean hiru esparru jorratu ditu batez ere Psikologia Sozialetik: boterearen eta legitimazioaren psikologia soziala, egungo gizarteko psikologizazio prozesuak, eta euskal kasuan identitate linguistiko minorizatuen estatusa eta balioa.

Usue Mori Matematikan lizentziatua da eta Ingenieritza Informatikoan doktorea, EHUn. Bertako Informatika Fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala saileko irakasle eta ikerlaria da, eta  Adimen Artifiziala graduko koordinatzailea. Bere ikerketa adimen artifizialeko ereduen diseinuan burutzen du, batik bat, denboran zehar jasotako datuetatik informazio erabilgarria ateratzeko.

Harri X. Fernandez Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Noticias de Gipuzkoa egunkariko Kultura saileko arduraduna da, baita zinema kritikari, ikertzaile eta programatzailea ere.

Partaideak: Eduardo Apodaka, Usue Mori; Harri Fernandez.

(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK