LUMAfest! 2026. Podcast-a. Ez tramarik, ez amaierarik...
2026/04/16 18:45 - 20:00
GFAko Kultura departamentuak antolatutako Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia:
Lumafest! V. edizioa
Zuzeneko bideo-podcast-a. Ez tramarik, ez amaierarik: literaturaren etorkizuna eta etorkizuneko literaturak.
Garazi Albizua, Julen Apella eta Leire Ugadi, obra narratibo eta poetikoa duten hiru idazle bizkaitar gazteak, Amalia Ibargutxi kazetariarekin solasean arituko dira, eta, besteak beste, kontatuko digute, pantailen, sare sozialen eta AAren testuinguru honetan nola idazten eta irakurtzen duten, nola txertatzen dituzten euren lan egiteko moduan, zer liburuk elikatzen dituen egileon idazteko gogoak, edo belaunaldi gisa eragiten eta kezkatzen dituzten gaiak nola islatzen dituzten beren sormen lanetan.
Partaideak: Garazi Albizua, Julen Apella, Leire Ugadi; Amalia Ibargutxi.
(Hizkuntza: euskara)
Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK