Eduki publikatzailea

Liburu aurkezpena. Transiciones

2026/05/07 19:00 - 20:30

Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegiak antolatutako liburu aurkezpena: 

Transiciones

Miguel Arroitajauregi Errastik bere bigarren eleberria aurkezten digu. Bertan, trantsizio historiko eta errealak ikusten ditugu, hala nola Ekuatore Gineakoa, koloniatik probintziara igarotzearekin eta ondoren erabateko independentziarekin, edo Espainiako Trantsiziokoa, diktaduratik demokraziara.
Baina horiekin batera beste trantsizio batzuk ere agertzen dira, pertsonalak, erabat fikziozkoak diren pertsonaienak, haurtzarotik nerabezarora eta gaztarora igarotzea erakusten digutenak, belaunaldien arteko borroka, heldutasun ideologikoa, konpromiso politikoa, sexu-esnatzea eta abar dakarren guztiarekin. Era berean, bi emakume gazteren arteko adiskidetasun-harremanetan nagusitasun edo mendetasun posizioak ere agertzen dira, haien gorabeherekin, zalantzekin eta desadostasunekin.

Miguel Arroitajauregi Eibarren jaio zen, 1957an. Filologia Klasikoan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta Zientzia Politikoetan UNEDen. Irakaskuntzan bete du bere lana, beti Eibarko Unibertsitate Laboralean. Bere lehen eleberria “Perdedores y vencidos” izan zen. 

Partaideak: Miguel Arroitajauregi; Nerea Aledo Alcorta.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK