Errezitaldia. Poetika. Poemak eta irudiak, Joseba Sarrionandia
2026/05/15 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia:
Poemak eta irudiak
Joseba Sarrionandiaren poemez egindako ikus-entzunezko laburrak ikusiko dira, autorearen azalpenarekin, irudiekin eta irudien inguruan lotuko duen elkarrizketa batean.
Poema bakoitzaren atzean dirudiena baino bizipen, emozio eta gogoeta gehiago dago. Poema bakoitzaren atzean dagoen lana eta arnasa ezagutzeko aukera emango digu. Historia hori da Iurretako idazleak jende artean lehen aldiz kontatuko duena.
Joseba Sarrionandiak bere olerkiekin eta bere olerkiei buruz hainbat zinemagile eta artistek egin dituzten bideo-poemak ekarriko ditu jendaurrera, baita lehen aldiz haietako batzuk ere, eta poema horien jatorrizko esanahi eta intentzioetara zabalduko du bere azalpena.
Joseba Sarrionandia (Iurreta, Bizkaia, 1958) oso gazterik hasi zen aldizkarietan kolaboratzen, eta alor guztiak landu ditu: saiakera (Ni ez naiz hemengoa, Marginalia, Hitzen ondoeza, Moroak gara behelaino artean?), narratiba (Narrazioak, Atabala eta euria, Ifarraldeko orduak, Gau ilunekoak), nobela (Lagun izoztua), eta poesia (Izuen gordelekuetan barrena, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Hnuy illa nyha majah yahoo), denak ere oso estilo pertsonalean. Arrakasta handia izan dute bere argitalpenek. Erbestean ia lau hamarkadaz bizi ondoren, itzuli egin zen 2021ean, eta Euskal Herrian da Joseba Sarrionandia.
Partaidea: Joseba Sarrionandia.
(Hizkuntza: euskara)
Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK