Liburu aurkezpena. Ene Jesus, Ramon Saizarbitoria
2026/05/12 11:30 - 12:30
Erein argitaletxeak antolatutako liburu aurkezpena:
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoriaren hirugarren nobela da Ene Jesus. 1976an argitaratu zuen, Egunero hasten delako eta Ehun metroren ondoren. Bi hauek orduan sortzen ari zen euskal irakurlego berriaren berotasuna jaso bazuten, Ene Jesus nobelak isilik utzi zituen irakurle horietako asko. Mutu. Urte askotako isiltasuna eragin zion idazleari ere. Ene Jesus argitaratu ondoren, hemeretzi urte pasatu zituen Saizarbitoriak nobelarik argitaratu gabe. Bere nobelagintza mutur posible bateraino eramana zuen testu honekin. Historiak kontatu ezinetik abiatuta, nobela muturreko, nobela hunkigarri, nobela ahantz ezina idatzi zuen Ramon Saizarbitoriak. Irakurle ausartentzat idatzia, orduan bezala gaur egun ere.
Nobelarekin batera, pack moduan, eskaintzen dugun lana ez da ilustrazio bilduma arrunta: Ene Jesus nobela oinarri hartuta, testua bera irudi bihurtzen duen Joxean Muñozen proposamen artistikoa da. Irudiek ez dute kontakizuna azaltzen, baizik eta nobelaren haustura, ezintasuna eta tentsio emozionala azaleratzen dituzte. Hasieran modu esperimentalean sortua, lan hau edizio pribatu batetik argitalpen zabalago batera igaro da, nobelari omenaldi bisual eta kontzeptual gisa.
Partaideak: Ramon Saizarbitoria, Joxean Muñoz, Inazio Mujika Iraola.
(Hizkuntza: euskara)
Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK