Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Computación cuántica. Concepto y aplicaciones, Javier Aizpurua.

2026/10/13 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Ateneo Guipuzcoanok antolatutako hitzaldia, Ateneo: egungo munduaren erronkak zikloaren barruan:

Computación cuántica. Concepto y aplicaciones.

Hizkera arrunt eta hurbila erabiliz, hizlariak mekanika kuantikoaren oinarrizko kontzeptu batzuk deskribatuko ditu hitzaldi honetan, konputazio kuantikoaren oinarri direnak. Une honetan konputazio kuantikorako garatzen ari diren software eta hardware aukeretako batzuk azalduko dira, baita Euskadik teknologia horietan dituen gaitasunak ere. Hitzaldian, halaber, azaldu eta aurkeztuko da zein diren teknologia kuantikoen aplikazio nagusietako batzuk, non eragin disruptiboa izan dezaketen.

Javier Aizpurua Basque Quantum (BasQ) estrategiaren zuzendaria da, eta Ikerbasque irakaslea Donostia International Physics Centerren (DIPC). Nanofotonikaren Teoriari buruzko ikerketa taldea osatu zuen Donostian, eta argiaren eta materiaren arteko interakzio kuantikoaren propietateak eta inplikazio teknologikoak aztertu ditu harekin. BasQ estrategiaren zuzendari gisa, teknologia kuantikoen garapenean nazioarteko erreferente bihurtu nahi du Euskadi, ikerketari, prestakuntza-gaitasunei eta ezagutza produkzio-sarera transferitzeari dagokienez.

Partaideak: Javier Aizpurua; Carlos Ubide.

(Hizkuntza: gaztelera)

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK