Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Arquitectura y género. Cómo los espacios distribuyen..., Alex Mitxelena.

2026/10/29 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Ateneo Guipuzcoanok antolatutako hitzaldia, Ateneo: egungo munduaren erronkak zikloaren barruan:

Arquitectura y género. Cómo los espacios distribuyen poder, trabajo y posibilidades de vida.

Bizi garen espazioek eragina dute gure harremanetan, gure ibilbideetan eta eguneroko bizitza antolatzeko daukagun moduan. Kale batek mugitzeko askatasuna handitu dezake; etxebizitza batek, biografia bateko aldaketetan lagundu; partekatutako leku batek, elkar topatzeko moduak eman; eguneroko objektu batek, autonomia erraztu nahiz mugatu. Bere molde eta antolamenduen bitartez, arkitekturak jarduerak, denborak eta erantzukizunak antolatzen ditu, intimitatea eskaintzen du eta bizimodu batzuk beste batzuk baino errazago bihurtzen ditu.

Genero-ikuspegia lagungarria da espazio horiek proiektatzean nor imajinatu den eta lanaren eta askatasunaren zer banaketa ziurtzat jo den bereizteko. Zainketen arretak lehen planora dakar eguneroko bizitzari eusten dion guztia: janaria prestatzea, garbitzea, laguntzea, atseden hartzea, zahartzea edo laguntza behar izatea. Guztiok ditugun esperientziak dira, eskatzen duten denbora, ahalegina eta ematen zaien balioa desberdin banatu arren.

Alex Mitxelena Etxeberria arkitektoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) doktorea da. 2018az geroztik, etxebizitzaren diseinu arkitektonikoaren eta zainketen arteko erlazioak ardazten du bere ikerketa, bereziki erreparaturik pertsonen beharrei, bizitzearen dimentsio komunitarioari eta bizikidetza-espazioen sorrerari.

2022tik, «Espacios comunitarios en viviendas colaborativas» ikerketa-proiektua koordinatzen du. Proiektuak espazio horien diseinua eta erabilera aztertu nahi ditu, baita zer ekarpen egiten dioten bestelako bizimolde batzuen eta komunitate-zentzuaren eraikuntzari ere. 2024an, Kalelagun proiektuan parte hartu zuen, zeina espazio publikoaren eraldaketan zentratzen baita, bakardade-egoerak arindu eta adinekoen ongizatea eta autonomia bultzatzeko.

Partaideak: Alex Mitxelena; Eli Tolaretxipi.

(Hizkuntza: gaztelera)

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK