Hitzaldia. Emigración vasca, duelo migratorio y Síndrome de Ulises, Joseba Achotegui.
2026/10/22 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak eta Ateneo Guipuzcoanok antolatutako hitzaldia, Ateneo: egungo munduaren erronkak zikloaren barruan:
Emigración vasca, duelo migratorio y Síndrome de Ulises .
Ikuspegi psikologikotik aztertuko dira euskal migrazioak, bai joan diren euskaldunak, bai gureganatu ditugun euskaldun berriak harturik kontuan. Migrazioak halako dolu bat dakar berekin, beste dolu batzuen aldean ezaugarri bereziak dituena. Dolu partzial, errepikakor eta anizkoitza da (familia, hizkuntza, kultura, lurraldea, estatus soziala, pertenentzia taldea eta arrisku fisikoak), eta, gainera, muturreko egoeran bizitzen bada, estres kroniko eta anizkoitza duen etorkinaren sindromea edo Ulisesen sindromea eragin dezake.
Joseba Achotegui psikiatra, psikoterapeuta, psikoterapiako Tekniken irakasle titularra Bartzelonako Unibertsitatean, Munduko Psikiatria Elkartearen Psikiatria Transkulturalaren Ataleko idazkari nagusi berrautatua eta Bartzelonako Medikuen Elkargoko Psikiatren Elkargo Ataleko presidente ohia da. Berkeley Unibertsitateko Osasun Publikoko Eskolak lanbidean eta ikerkuntzan egindako ibilbideari ematen dion sariaren irabazlea 2019an, eta Londresko Ulysses Syndrome Institute erakundearen sortzaile eta zuzendarikidea: https://ulysses-syndrome-institute.org.uk/
Partaideak: Joseba Achotegui; Juan Aguirre.
(Hizkuntza: gaztelera)
Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK