Solasaldia. La Historia sobre un escenario. Aizpea Goenaga, Borja Ortiz de Gondra, Pedro Urgarte.
2026/10/20 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, Cómo contar la Historia jardunaldien barruan:
La Historia sobre un escenario .
Cómo contar la Historia II zikloaren bigarren egunean, aztertuko da nola heltzen dion antzerkiak gertaera historikoei, haien testuinguruei eta protagonistei. Antzerkigilearekin topaketa bat egingo da saioan.
Aizpea Goenaga Irakasle Eskolako diplomaduna, baita ere Arte Dramatikokoa ANTZERTIn, Euskal Herriko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan. Interpretazio, gidoigintza eta zuzendaritza eta antzerki ikasketa aurreratuen ikasketak egin ditu. Hainbat antzezlan argitaratu eta zuzendu ditu, baita haur eta gazteentzako ere. Etxepare Euskal Institutuko eta Irungo Oiasso Museoko zuzendaria izan da. Honetaz gain, zinema, antzerki eta telebistako aktore ezaguna da.
Borja Ortiz de Gondra dramaturgoa, eleberrigilea eta itzultzailea da. Besteak beste, Marqués de Bradomín, Calderón de la Barca eta Lope de Vega sariak irabazi ditu. 1999an Centro Dramático Nacional-ean estreinatu zuenetik, lan ugari aurkeztu ditu Espainiako nahiz Latinoamerikako antzokietan. Gainera, egile anglosaxoi eta frankofonoen itzultzaile ospetsua da.
Pedro Ugarte zortzi ipuin-bildumaren eta sei eleberriren egilea da, besteak beste, eta eleberri berri baten argitalpena prestatzen ari da. Sari ezberdinak jaso ditu, hala nola Euskadiko Literatura Saria, Lengua de Trapo, etab. Gaur egun, Radio Euskadiren eta Crónica Vasca egunkari ekonomikoaren kolaboratzaile da, eta literatura-tailerrak irakasten ditu.
Partaideak: Aizpea Goenaga, Borja Ortiz de Gondra; Pedro Ugarte; Luisa Etxenike.
(Hizkuntza: gaztelera)
Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK