K bulegoa - Albisteak


-
Kultura sektorearen egoera, urtekari eta txostenei begiratuta
Hainbat urtekari eta txosten hautatu dugu zuretzat, kulturaren egoera elkarrekin azter dezagun. Zehazki dantza, musika eta ikus-entzunezkoen sektoreen egoera aztertzen dute argitalpenok, baita kultura digitalak kulturgintzan izan duen eragina ere
2023-01-09
-
2022ko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak hausnarrarazteko
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez. Kulturaz hausnartzeko eta ekimenak sendotzeko lanabesak.
2023-01-19
-
"Artea sendagarri", saio irekiaren kronika
"Artea sendagarri: kulturaren aukerak zaintza eredu berrian" saio irekian egun garatzen ari den zaintza eredu berrian kultura eta arte jardunbideek zer rol jokatzen duten aztertu genuen. Testuinguru horretan, aukera berriak zabaltzen al zaizkie artista, sortzaile eta kultura kudetzaileei?
2022-12-09
-
Igartubeiti baserria, erresidentzia artistikoko lekua
Igartubeitiko PATRIM+ erresidentzia artistikoetarako deialdia zabaldu da, apirilaren 5a arte. Hautatutako artistak 4 astez burutu beharko du bere proiektu artistikoa, ekainak 1 eta irailak 15 artean.
2019-03-14
-
Kultura Eskola jardunaldiaren bideo laburpena
Kultura Eskola jardunaldiak hezkuntza eta kultura izan zituen hizpide. Besteak beste, jardunbide egokiak, arau-aldaketak eta programaren lehen edizioaren emaitzak jorratu ziren. Jasotako gogoeta, eztabaida eta ikuspegia bideoan daude ikusgai orain bertan piztutako hausnarketa zabal dadin
2022-11-21
-
Abian da Joxan Artze ikerketa saria
Maiatzaren 3ra arte izango da izena emateko aukera.
2019-03-26
-
K bulegoa, bulego ibiltaria
K bulegoa kultur eragileei zuzendutako aurkezpen saioak eskaintzen ibiliko da, maiatzetik aurrera, lurraldeko zenbait eskualdetan.
2019-05-20
-
K bulegoa, kultur proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua
Kultur arloko proiektuak garatzeko laguntza eskaintzen duen zerbitzua da K bulegoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak sustatutakoa.
2019-06-13
-
Ainara LeGardonen lana
K bulegoan kultur proiektuen garapenerako lagungarriak diren materialen bilaketa egiten dugu. Puntualki aukeraketa bat egingo dugu eta zuekin partekatuko ditugu gai desberdinen inguruko materialak. Oraingo honetan, Ainara LeGardonen lana.
2019-08-05
-
Kultur ekimen irisgarri eta inklusiboak diseinatzeko eta antolatzeko dekalogoa.
K bulegoak, Elkartuk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) eta Donostia 2016k elkarlanean landutako gidaliburuko dekalogoa partekatu nahi du oraingo honetan.
2019-11-27
-
K bulegoa, lurraldean barrena.
K bulegoa kultur eragileei zuzendutako aurkezpen saioak eskaintzen ibiliko da abenduan lurraldeko zenbait eskualdetan.
2019-12-03
-
ARTFORMERS Talks Program topaketa.
Asmoz Fundazioak hainbat hitzaldi eta sinposio antolatu nahi ditu proiektu artistikoen komunikazio digitala hobetzeko, artearen eta kultura garaikidearen profesionalei zuzenduta.
2019-12-19
K bulegoaren gaurkotasuna. Lurraldeko kultura sektorearentzat antolatzen ditugun jarduera eta programei buruzko informazio guztia, eta beste berri interesgarri batzuk
-
Azala K bulegoa
K bulegoa kontsulta eta bidelaguntza zerbitzu publikoa da, Gipuzkoako kultur sektorearentzat. Aholkularitza eskaintzen die lurraldeko pertsona, talde eta erakundeei, amateurrak nahiz profesionalak izan.
-
K bulegoa Laguntzak
Aurkitu bilatzen ari zaren laguntza, zuretzat hautatzen ditugun deialdi guztien artean. Kulturaren esparru guztietako bekak, dirulaguntzak, egonaldiak, jaialdiak eta lehiaketak.
-
K bulegoa Baliabideak
Diru laguntzak eskatzeko gidak eta laguntza baliabideak, baita proiektuen garapenari eta kudeaketari buruzko informazioa ere.
-
Kontsultak
Idatzi hemen zure kontsulta, eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.
Nahiago baduzu, bulegora etor zaitezke, edota telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidali.