K bulegoa - Berriak


-
"Saio ireki bat kresal usainetan" saio irekiaren kronika
"Saio ireki bat kresal usainetan: kultura proiektuak garatzeko aukerak eta zailtasunak" jarduera antolatu genuen Zarauzko Artezaleak elkartearen gunean. Saio irekian kultura proiektuak garatzeko aukerez eta zailtasunez aritu ginen 10 bat eragile.
2022-10-25
-
TicketBai programari buruzko saioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBairi buruzko prestakuntza saio bat antolatu du azaroaren 7an kultur sektorearen eragileei zuzenduta.
2022-10-13
-
2030 Agendari buruzko dibulgazio-trebakuntza, Kutxa Kultur gunean
2030 Agendari buruzko dibulgazio-prestakuntza antolatu da Kutxa Kultur gunean, kultura- eta sorkuntza-sektoreei zuzenduta, sektoreko eragileekin aliantzak egiteko, aldaketarako protagonista aktibo diren aldetik
2022-09-28
-
2022 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez.
2022-08-15
-
"Ez amore eman, eman amore" saio irekiaren kronika
Saio irekia uztailaren 19an antolatu genuen, udako arratsalde bero batean. Limonada freskoak abegi ona egin zigun bertaratutakoi, garratz bezain mikatz. Oporraldian bete-betean sartu aitzin, zukua ateratzera gindoazen arte eta kultura ekimenak sortzen eta garatzen murgilduta egoteak eragiten dizkigun buruhausteei.
2022-07-25
-
Recreakult, ekonomia zirkularra kultura sektorean
Gizarte ekintzailetzako proiektuak ekonomia zirkularra bultzatzen du kultura-sektorean, erabiltzen ez diren materialak berreskuratuz, balio-katean berriro txertatzeko asmoz. Egitasmoa uztailaren 14an aurkeztuko zaie lurraldeko eragileei, tailer topaketa baten bitartez
2022-07-06
-
Egile erakusketa zikloan, Ainize Sarasola protagonista
Ainize Sarasola artistaren Ultraviolence / Ultraindarkeriak erakusketa ikusgai dago uztailaren 8ra arte, Koldo Mitxelena Kulturunean
2022-06-20
-
"Pandemiaondoa: eraginak eta moldaketak kulturan" saio irekiaren kronika
Hausnarketarako saioan azken bi urteetan kultur sorkuntza eta ekoizpenetan zer moldatu dugun galdetu nahi izan diogu geure buruari. Zein moldaketa etorri dira gelditzeko eta zein ez izan dugu hizpide, pandemia aroak ekarri dizkigun onurak eta kalteak, ikaskuntzak eta uneko baldintzak.
2022-06-06
-
"Kulturan genero ikuspegia eraldatzea" formazio saioa
Jemima Cano eta Rebeka Elizegi bikoteak zaindu zuen urteko lehenengo formazio saioa. Kulturan genero ikuspegia eraldatzeko xedez, egungo esparru teorikoa eta legeak aztertu ziren, kultura-ekoizpenaren eta haren adierazleen gainean hausnartzeko
2022-05-30
-
Elebitasuna eta hizkuntza aniztasuna kultura-paisaian, saio irekiaren kronika
Saio irekia honetan elebitasuna eta hizkuntza aniztasuna izan genituen hizpide, jakintza eta jardunbide kolektiboak partekatzeko beste esperientzia batean
2022-04-12
-
Olatuak, Susperka eta Mundura deialdiak, informazio praktikoa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdietara aurkeztea buruan badarabilzu, hemen dituzu K bulegoak prestatu dituen zenbait makulu bidea samurragoa izan dadin
2022-03-17
-
Kultura Eskola, katalogoan sartzeko deialdia
Datorren ikasturteari begira, kultur proposamena katalogoan sartzeko aukera duzu maiatzaren 15 arte
2022-03-17
K bulegoaren gaurkotasuna. Lurraldeko kultura sektorearentzat antolatzen ditugun jarduera eta programei buruzko informazio guztia, eta beste berri interesgarri batzuk
-
Azala K bulegoa
K bulegoa kontsulta eta bidelaguntza zerbitzu publikoa da, Gipuzkoako kultur sektorearentzat. Aholkularitza eskaintzen die lurraldeko pertsona, talde eta erakundeei, amateurrak nahiz profesionalak izan.
-
K bulegoa Laguntzak
Aurkitu bilatzen ari zaren laguntza, zuretzat hautatzen ditugun deialdi guztien artean. Kulturaren esparru guztietako bekak, dirulaguntzak, egonaldiak, jaialdiak eta lehiaketak.
-
K bulegoa Baliabideak
Diru laguntzak eskatzeko gidak eta laguntza baliabideak, baita proiektuen garapenari eta kudeaketari buruzko informazioa ere.
-
Kontsultak
Idatzi hemen zure kontsulta, eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.
Nahiago baduzu, bulegora etor zaitezke, edota telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidali.