Dokumentuak kontsultatzeko eta erreproduzitzeko eskaera
Dokumenturen bat kontsultatu nahi baduzu edo kopia digital bat lortu nahi baduzu, eska iezaguzu!
Dokumenturen bat kontsultatu nahi duzu?
Erreprodukzio arauak
Baldintza orokorrak:
Liburutegiak hitzarmen bat sinatu du CEDROrekin (Centro Español de Derechos Reprográficos), Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako obrak fotokopien bidez erreproduzitu ahal izateko. Lizentziak aukera ematen du argitalpenaren %20, gehienez, erreproduzitzeko, ikerketa-helburuetarako izan ezik (apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginaren 37.1 artikulua). Kasu horretan, eskatzaileak egiten ari den ikerketaren gaia adierazi behar du edo horri buruzko dokumentazioa aurkeztu.
Fondo Gordeen Gelako dokumentuak fotokopiatzeko aurrez baimena eskatu beharko da beti.
Koadernatutako egunkariak ezin dira fotokopiatu.
Erreprodukzioak eskatzailearen erantzukizunpean erabiliko dira. Obra jabari publikoan ez badago, egile-eskubideen titularraren baimena beharko da, ondoren obra horren kopiak erreproduzitu, banatu, jendaurrean jakinarazi edo eraldatu ahal izateko. Baimena egile-eskubideak kudeatzen dituzten erakundeen bidez eskatuko da normalean (AGEDI, AIE, AISGE, CEDRO, DAMA, EGEDA, SGAE edo VEGAP).
Erreprodukzioak erabiltzeko, kontuan hartzekoak
- Obra ez bada eskumen publikokoa, hau da, ustiapen eskubideak indarrean baldin baditu, beharrezkoa izango da baimena idatziz eskatzea obraren ustiapen eskubideen titularrei. Obraren ustiapen eskubideek egilearen bizitza guztian irauten dute eta, oro har, egilea hiltzen denetik 70 urte pasa arte. Jabetza Intelektualaren Legearen arabera, egile eskubideen titularrek ezingo dute eragozpenik ipini ondoren adierazten diren erreproduzio-eskariak egiten direnean:
Irabazi asmorik gabeko liburutegi batek egiten badu, ikerketa edo kontserbaziorako esklusiboki, edo
Pertsona fisiko batek kopia pribatu gisa (31.2 artikulua).
- Aldiz, obra eskumen publikokoa bada*, hau da, obraren ustiapen eskubideak iraungita badaude, babeserako epea igaro delako, edonork erabil ahal izango du, betiere obraren egiletza eta osotasuna errespetatuz.
Kasu guztietan eskaera orri hau bete eta kopien jatorria ondoren adierazten den bezala aipatu beharko da:
- Jatorria: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia-Gipuzkoako Foru Aldundia
- Procedencia: Biblioteca de Koldo Mitxelena Kulturunea-Diputación Foral de Gipuzkoa
Eskumen publikoko obrak*
- Edozein obra, egilea hiltzen denetik 80 urte pasatakoan (70 urte 1987ko abenduaren 7a baino geroago hil diren egileen kasuan).
- Gerora argitaratu diren eskumen publikoko egileen obrak, horien argitalpen eta ekoizpen eskubideak ere iraungita geratu direnean.
- Erabilera publikoa onartzen duten lizentziapean argitaratutako lanak.