Ezagutu eskura dituzun espazio guztiak!
Koldo Mitxelena Kulturuneak erabilera eta gozamenerako gune ugari eskaintzen ditu.
-
Liburutegia
Liburutegiak pertsona guztien informazio, prestakuntza eta aisialdirako baliabideak eskaintzen ditu. Liburutegiko txartelak, gainera, liburuak, musika eta filmak mailegatzeko aukera ematen du, baita Interneterako konexioa duten ordenagailuak erabiltzeko aukera ere.
-
Areto nagusia
Areto Nagusian mota guztietako kultur ekitaldiak izaten dira: hitzaldiak, eztabaidak, aurkezpenak edota hitzari, pentsamenduari eta sorkuntzari buruzko errezitaldiak. Hori guztia Youtubeko KMK Zuzenean kanalaren bidez ematen da.
-
Erakusketa aretoa
Erakusketa Aretoa areto zabala da, hainbat gune ditu eta bertan erakusketak egin dira, esperientzia artistikotik abiatuta erronka garaikideen inguruan hausnartzeko aukera ematen dute.
-
Ganbara aretoa
Ganbara, erabilera anitzeko espazio estalia, erakusketa txikien espazioa izan da, baina kultura-jarduerak antolatzeko aukera ere eman du, proposamen artistikoak hibridatzea ahalbidetzen duen giro batean.
-
K bulegoa
Gipuzkoako pertsona, talde, erakunde amateur eta profesionalentzako doako kontsulta eta laguntza zerbitzua da. Bertako taldeak sorkuntza prozesuetan laguntzen die profesionalei, eta tramiteak kudeatzeko informazioa eskaintzen du.
Bulegoak, non gaude?
Koldo Mitxelena Kulturunea eraikina Donostiako erdigunean dago, Artzain Onaren Katedralaren ondoan.
Helbidea: Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta, 9. 20006 - Donostia
Kontaktua: 943 11 27 60 | kmliburutegia@gipuzkoa.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:00