Cabecera Formación - K Bulegoa

Formakuntza

K bulegoak berariazko formakuntza jarduerak antolatzen ditu, ikaskuntzarako esperientzia partekatuak izaten dira, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko xedez.

K bulegoaren Formakuntzak atala

Ogi-apurra

Introducción Formaciones

K bulegoaren formakuntza lerroak ikaskuntza esperientzia partekatuak eskaintzen ditu, formazio saio eta saio irekien bitartez.

Formazio saioak hiruhilean behin antolatzen ditugu, kulturgileen profesionalizazioan eta prestakuntzan eragiteko. Berariaz sortzen ditugu saioak adituen laguntzarekin, besteak beste, sorkuntza, kudeaketa eta komunikazioaren alorretan.

Saio irekiek elkarrizketa eta hausnarketa pizten dituzte gai baten aitzakian. Solasaldi arin eta biziak izaten dira, eragileen artean elkar ezagutu eta sinergiak bilatzeko aukeraz baliatzeko, elkarren esperientzietatik ikasiz.
 

Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga

 

Eduki publikatzailea

  • deKalogoa. Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera

    K bulegoaren deKalogoak kultura proiektuak zuritu eta ebaluatzeko jardunbide egokiak jasotzen ditu

    2024-01-10

    deKalogoa. Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera
  • Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera

    K bulegoak formakuntza antolatzen du azaroaren 16an Gipuzkoako kultura eragileentzat, zuriketa eta ebaluazioa era parte hartzailean lantzeko xedez
     

    2023-11-02

    Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera
  • Su txikian dugu suKaldeko bigarren otordua, bildu mahaira!

    Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da K bulegoaren suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko. On egin!

    2023-11-30

    Su txikian dugu suKaldeko bigarren otordua, bildu mahaira!
  • 2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak

    K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez

    2023-08-21

    2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
  • Egin erreserba suKaldean

    K bulegoak suKaldea abian jartzen du. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko

    2023-11-16

    Egin erreserba suKaldean
— 8 Elementu orri bakoitzeko
9 - 13 erakusten 13 emaitzetatik.

Accesos directos - Formacion K bulegoa

  • K bulegoa

    K bulegoa kontsulta eta bidelaguntza zerbitzu publikoa da, Gipuzkoako kultur sektorearentzat. Aholkularitza eskaintzen die lurraldeko pertsona, talde eta erakundeei, amateurrak nahiz profesionalak izan.

    Azalera joan K bulegoa K bulegoa
  • Bidelaguntza

    K bulegoaren bidelaguntza zure kultura proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua da. Bidean laguntza behar baduzu, hemen gaude bidelagun izateko prest.

    Bidelaguntza atalera joan Bidelaguntza
  • Noticias - K bulegoa

    K bulegoaren gaurkotasuna. Lurraldeko kultura sektorearentzat antolatzen ditugun jarduera eta programei buruzko informazio guztia, eta beste berri interesgarri batzuk

    Berriak atalera joan Noticias - K bulegoa
  • K bulegoa - Laguntzak

    Aurkitu bilatzen ari zaren laguntza zuretzat hautatzen ditugun deialdi guztien artean. Kulturaren esparru guztietako bekak, dirulaguntzak, egonaldiak, jaialdiak eta lehiaketak.

    Laguntzak atalera joan K bulegoa - Laguntzak
  • K bulegoa - Baliabideak

    Dirulaguntzak eskatzeko gidak eta laguntza baliabideak, baita proiektuen garapenari eta kudeaketari buruzko informazioa ere.

    Baliabideak atalera joan K bulegoa - Baliabideak
  • Kontsultak

    Hemen zure kontsulta idatz dezakezu modu laburrean eta ahal bezain laster zurekin jarriko gara harremanetan.

    Kontsultak atalera joan Kontsultak