Funts Orokorra
Liburutegiaren Funts Orokorra izaera orokorreko dokumentuen multzoak osatzen du, batez ere sarbide librekoak eta mailegagarriak direnak.
Funts Orokorrak Sarrera
Liburutegiaren Funts Orokorra “irakurketa publikoko” dokumentuek osatzen dute, hau da, izaera orokorreko dokumentuek, nagusiki sarbide librekoak eta mailegagarriak direnek. Liburutegian gehien kontsultatzen den funtsa da, eta, batez beste, hamar urte inguruko antzinatasuna du. Argitalpen eskariaren eta ekoizpenaren arabera hazi egiten da.
Funts Orokorrak fikziozko nahiz ez fikziozko lanak hartzen ditu euskarri guztietan, aldizkako argitalpenen eta material grafikoaren bildumaz gain (kartelak, argazkiak, mapak…). Aipatzekoak dira, halaber, komiki, zinema eta telesail bildumak, baita musika edo hizkuntzak ikasteko bildumak ere.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Funts Orokorreko dokumentuak izaeraren eta euskarri fisikoaren arabera sailka daitezke. Horrela, bere IZAERAGATIK, obra modernoz osatutako funtsa da, eta honela bana daiteke:
- giza ezagutza islatzen duten dokumentuak (gizarte-zientziak, natura-zientziak, arte ederrak, hizkuntzalaritza, historia eta geografia...)
- giza sorkuntza islatzen duten dokumentuak (eleberriak, poesia, antzerkia, zinema, musika...)
EUSKARRIAri dagokionez, Funts Orokorrak hainbat euskarritako dokumentuak biltzen ditu: liburuak, DVDak, aldizkariak, liburuxkak... bai fisikoak bai digitalak, nahiz eta dokumentu gehienak liburu fisikoak izan, hau da, paperezkoak. Batzuk mailegagarriak dira eta beste batzuk kontsultarako bakarrik. Ikus-entzunezko materialak eta aldizkako argitalpenek ere garrantzi handia dute bilduman osoan.