Hemeroteka
Hemeroteka zerbitzuak Liburutegiko egunkariak eta aldizkariak kontsultatzeko aukera ematen du, paperean zein bertsio digitalean.
Kontuz!
Obrak egiten diren bitartean, zerbitzu hau aldi baterako bertan behera geratuko da.
Aurkezpena
Hemerotekan sarbide zuzeneko argitalpenak daude (egunkariak eta gaur egungo aldizkariak apalategietan, aretoan kontsultatzeko), baita sarbide mugatuko dokumentuak ere (aldizkari eta egunkari zaharrak, argitalpen seriatu espezializatuak), aretoko mostradorean eskatu beharko direnak.
-
Kokalekua
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia. Tel.: 943 112760 edo kmliburutegia@gipuzkoa.eus helbide elektronikoa
-
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 8:30- 20:30 / Larunbata: 8:30-14:00
-
Tramiteak
Bilduma
KMK Liburutegiaren hemerotekak askotariko argitalpenak eskaintzen ditu. Hemerotekan bertan ikus daitezkeen aldizkako argitalpen modernoak dira, eta gai desberdinak jorratzen dituzte: musika, politika, literatura, zinema, ekonomia edo arkeologia, besteak beste. Argitalpen horiek, batzuetan, bertsio digitalean irakur daitezke.
Pantaila horietan bertan, liburutegiak gordetzen dituen eta digitalizatu diren egunkari eta aldizkari zaharretako batzuk ere ikus daitezke. 50 goiburu baino gehiago daude liburutegiko erabiltzaileen eskura, Atzoko Prentsa atariaren bidez, KMK hemeroteka digitala. Atari horrek, gainera, argitalpen digitalizatuen testu askotan bilatzeko aukera ematen du.
Dokumentuen kontsulta eta erreprodukzioa
Hemerotekaren paperezko argitalpenak ezin dira mailegatu, eta aretoan baino ezin dira kontsultatu. Funts digitalak, bestalde, horretarako dauden ordenagailuetan kontsulta daitezke.
Kontsultatutako dokumentuak erreproduzitzeko (digitala edo paperezkoa), halaber, eskaera bat beharko da, eta Jabetza Intelektualari buruzko indarreko legeriaren mende egongo da (2/2019 Legea, martxoaren 1ekoa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina aldatzen duena). Kontserbazio egoerak ahalbidetzen dituen dokumentuak bakarrik erreproduzitu ahal izango dira, eta inoiz ere ez aldez aurreko baimenik gabe.
Dokumentuen erreprodukzioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Liburutegiaren Araudia.