K bulegoa
K bulegoa kontsulta eta bidelaguntza zerbitzu publikoa da, Gipuzkoako kultur sektorearentzat. Aholkularitza eskaintzen die lurraldeko pertsona, talde eta erakundeei, amateurrak nahiz profesionalak izan.


Aurkezpena
Proiektuak sortzen eta garatzen laguntzeko sortu da. Proiektuen jasangarritasuna eta sektorearen profesionalizazio hoberena bultzatzea du helburu nagusi.
K bulegoko taldeak sortze prozesuetan lagundu eta izapideak kudeatzeko informazioa ematen du. Proiektuak sortu eta garatzeko euskarri lagungarriak sortzen ditu. Eta beharrezko informazioa etengabe bilatzen eta aztertzen dihardu suertatzen diren beharrei erantzuteko.
Kultur eragileen arteko lankidetza bultzatu eta administrazio publikoan sartzea errazten du K bulegoak.
Zure kultur proiektua garatzeko laguntza bila bazabiltza eta bidean bidelaguntza behar baduzu, K bulegoa zuretzat da.
Etorri bulegora, deitu telefonoz edo bidali mezu elektroniko bat.
Zerbitzuaren urteko memoria 2022 - 2021
-
Harremanetarako -
KokalekuaSanta Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia / San Sebastián -
OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 9:00 - 14:00
-
K bulegoa - Albisteak
K bulegoaren gaurkotasuna. Lurraldeko kultura sektorearentzat antolatzen ditugun jarduera eta programei buruzko informazio guztia, eta beste berri interesgarri batzuk
-
K bulegoa - Laguntzak
Aurkitu bilatzen ari zaren laguntza zuretzat hautatzen ditugun deialdi guztien artean. Kulturaren esparru guztietako bekak, dirulaguntzak, egonaldiak, jaialdiak eta lehiaketak.
-
K bulegoa Baliabideak
Dirulaguntzak eskatzeko gidak eta laguntza baliabideak, baita proiektuen garapenari eta kudeaketari buruzko informazioa ere.
-
Kontsultak
Hemen zure kontsulta idatz dezakezu modu laburrean eta ahal bezain laster zurekin jarriko gara harremanetan.