Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko karnetaren eskaera

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko karnetaren eskaera

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Araudia
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko karnetaren eskaera

Ogi-apurra

Tramitazioa

Tramitazioa

Txartela doan eta aurrez aurre izapidetu behar da. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko mailegu-zerbitzuan egingo da.

Bazkide-txartela eskuratzeko betebeharrak:

  • 14 urte beteta izatea.
  • Indarrean dagoen identifikatze-agiri orijinal hauetako bat pertsonalki ekartzea: Nortasun Agiria edota gidatzeko baimena. Atzerritarrek pasaportea edo Atzerritarren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) aurkeztu behar dute. Beste dokumenturik ez da onartuko.
  • Mailegua egin ahal izateko eskatzaileak helbide egonkor bat egiaztatu beharko du. Bizileku finkorik ez duten bazkideek ezin izango dute dokumenturik eraman maileguan; Fonotekako eta Infotekako zerbitzuak bakarrik erabili ahal izango dituzte.

Bazkide-txartela pertsonala da eta ezin zaio beste pertsona bati utzi, hau da, txartelaren jabea maileguan hartutako materialaz eta bere erabileraz arduratuko da. Salbuespenezko egoera batzuetan (gaixotasuna, liburutegira etortzeko ezintasuna…) mailegua beste pertsona baten izenean egin ahal izango da, baina beti txartelaren jabearen baimen idatzia aurkeztuz.

Dokumentua indarrean egongo da liburutegiak bestelakorik esaten ez duen bitartean, eta honako zerbitzu hauek erabiltzeko balio du:

  • Dokumentuak maileguan eramateko
  • Fonotekan, dokumentuak entzun edo ikusteko
  • Infotekan, liburutegiko ordenagailuak erabiltzeko (aldez aurretik hitzordua eskatuta).