Koldo Mitxelena Kulturuneko obrak
Ia hogeita hamar urtez martxan egon ondoren, Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina partzialki eraberritu behar da.
Zertan datza obra?
Obra eraikin osoari eragiten dion eraberritze partziala da, eta ezinbestekoa da ixtea.
Erreforma partziala da, eta eragin berezia du azken hogeita hamar urteetan higadura handiena pairatu duten eremuetan. Hau da egingo dena:
- Eraikinaren estalkia berritu eta haren azpian dauden instalazio guztiak ordeztu.
- Alboko argi zuloak eraberritu.
- Fatxadak zaharberritu.
Gainera, obrak honetarako balioko du:
- Komunikazio bertikala hobetzeko, eraikineko solairu guztiak komunikatuko dituzten bi igogailu berri jarrita.
- Eraikineko solairu guztiak komunikatzea ahalbidetuko duen eskailera bat aldatzeko.
- Ganbara aretorako sarbidea berritzeko.
- Komunak eraberritzeko, irisgarritasuna erraztuz.
- Eraikineko bigarren solairuan jendearentzako espazio berriak irekitzeko.
- Hobekuntza orokorrak egiteko, segurtasunean eta sarbideetan.
Esku-hartze horri esker, Koldo Mitxelena Kulturuneak espazio eta zerbitzu gehiago eskaini ahal izango dizkio hiritarrei, irisgarritasuna eta komunikazioa hobetuz, eta, laburbilduz, ahalik eta jende gehienarentzako zerbitzurik onena lortzeko bidean aurrera eginez.
Obrako espazioak eta zerbitzuak.
Koldo Mitxelena Kulturunearen eraberritze partzialak eraikin osoari eragiten dio, eta, beraz, ezinbestekoa da eraikina ixtea. Horregatik, obrak irauten duen bitartean, beste espazio eta ekipamendu batzuetan zerbitzuen eskaintzarik handiena ematen saiatuko gara.
Liburutegia
-
Berrikuntzak eta mailegua
Nobedade guztiak eta mailegatzeko moduko dokumentu guztiak (liburuak, komikiak, filmak, serieak, musika) eskuragarri egongo dira Mailegua-KMK-Préstamo-n, Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zenbakian, KMKren ondoan. Beti bezala, nahi duzun materiala erreserbatu ahal izango duzu, eta erosketen iradokizunak egin.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 20:30era - larunbatetan 8:30etik 14:00etara
-
Funts historikoa kontsultatzea
Fondo historikoa kontsultatu nahi dutenek Oñatiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikora jo dezakete (Ibarra Zelaia Zelaigunea, 4), bertan egongo baitira materialak obrak irauten duen bitartean. Gomendagarria izango da eskaera aldez aurretik egitea.
Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8.30etatik 14.30ak arte; gainera, asteartetan 8.30etatik 18.00ak arte zabaltzen dugu. Ordutegi hau urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra arte eta urriaren 1etik abenduaren 31ra arte izaten da.
Udako ordutegia: astelehenetik ostiralera 8.30etatik 14.30ak arte. Ordutegi hau ekainak 1etik irailaren 30era arte da.
Ekitaldi Aretoa
Hitzaldiak, jarduerak, jardunaldiak... orain arte bezala egingo dira. Espazio berri batean, Donostiako Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan; mapa esteka honetan daukazu: Andereño Elbira Zipitria, 1, 2. Areto honen edukiera 80 lagunanetzako da. Ekitaldi Aretoari buruzko informazioa jasotzeko programazioa@gipuzkoa.eus-era idatzi, edo 943 112 893 telefonoan, astelehenetik ostiralera hartatuko zaitugu (08:30-14:00).
Erakusketak
Une honetan ez daukagu erakusketak programatzeko espazio alternatiborik. Hala ere, beste kultur erakunde batzuekin lankidetzan, lanean jarraitzen dugu Koldo Mitxelena Kulturunean egin diren erakusketen modukoak sortzeko.
Bulegoak. Non aurkituko gaituzu?
-
Liburutegia
Liburutegiaren bulegoak helbide honetan daude: Almortza kalea 2, 3. B lokala. Jendearen arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Gainera, beti bezala, telefonoz (943 11 27 60) eta posta elektronikoz (kmliburutegia@gipuzkoa.eus) jar zaitezke harremanetan.
-
Kultura Sustapena eta Hedapena
Kultur Sustapena eta Hedapenaren Zerbitzuko bulegoak Donostiako Santa Teresa komentuan daude (Andereño Elbira Zipitria, 1). Jendearen arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Gainera, beti bezala, telefonoz (943 11 28 91) eta posta elektronikoz (aolaskoaga@gipuzkoa.eus) jar zaitezke harremanetan.
-
K bulegoa
Donostiako Santa Teresa komentuan kokatuta dago K bulegoa (Andereño Elbira Zipitria, 1). Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera da, 09:00etatik 14:00etara, baina ordutegi horretatik kanpo artatzeko hitzordua eska dezakezu.
Gainera, beti bezala, telefonoz jar zaitezke harremanetan: 943 11 33 43; eta posta elektronikoz: kbulegoa@gipuzkoa.eus