Pribatutasun politika eta datu pertsonalen tratamendua

Pribatutasun politika eta datu pertsonalen tratamendua

Atari hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) ardurapean dagoena,  kmk.gipuzkoa.eus domeinura lotutako web orriek osatzen dute.

Pribatutasun politika eta datu pertsonalen tratamendua

Ogi-apurra

Pribatutasun politika

Interesdunak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.

Datu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dagoen fitxategi egokira gehituko dira, eta ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo indarrean dagoen legeak baimentzen dituen egoeretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoen eta antolaketa neurrien ezarpena ere.

Tratamendu jardueren erregistroa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dauden tratamenduen helburuak Datuen tratamendu jardueren erregistroan jasotzen dira.

Erabiltzaileak web orriaren ataletako batean bere borondatez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.

Interesdunen eskubideak

Indarrean dagoen araudia betez, interesdunak Gipuzkoako Foru Aldundiko datu babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri daitezke bere datu pertsonalen tratamenduaren inguruan eskaerak bideratzeko eta bere eskubideak erabiltzeko.

Horretarako, datuen babeserako ordezkariari idatzizko eskaera bat bidali diezaiokete edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus.

Datuen Babeserako Ordezkaria

Titularra: Ione Artola Latierro

  • Gobernantza departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Gipuzkoa Plaza z.g. 20004 Donostia.
  • Posta elektronikoa: dbo@gipuzkoa.eus
  • Telefonoa: 943 112 111