Zikloak eta festibalak
KMK-k zinema, ikus-entzunezko kultura, podcast, literatura, ondare immateriala, pentsamendua edo eztabaidaren inguruko zikloak eta jaialdiak antolatzen ditu. Kulturunearen lan-ildoekin bat datozen topaketak eta jarduerak alegia. Gune honetan gure programa guztiak ezagutu ahal izango dituzu, baita bidean zehar sortu dituzten materialak kontsultatu ere.

-
LUMAFEST!
Gazteentzako literatura eta gazteen sorkuntza
Literatura-topaketak, sinadurak, mikrokontakizun-lehiaketa, workshopak... LUMAfest! Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren ekimena da. Laugarren edizioa 2025ko apirilaren 3tik apirilaren 5era arte izango dugu KMKn. Sartu xehetasun guztien berri izateko.
-
CROSSOVER
Telesailen Kultura
CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatu eta Kultur Factory kultur agentziaren laguntzarekin antolatuta.
-
CANAL EUROPA
Jakintzaren hedapenerako gune irekia
Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.
-
PARENTESI
Entzuteko kultura
Parentesi Festibala ingurune digitalean kultura transmititzeko eduki, kanal, plataforma, formatu eta moduen erakusketa da.